viernes, 21 de diciembre de 2012

Amaitu da?

Aurtengo Web TV mintegia 2012ko abenduan amaitu da? Bada, ez!
Urtarrilarekin batera ekitaldi berri batzuk diseinatzen ari gara eta horrela 2013an ere hitzaldi berri batzuk programatu.
Informatuko zaituztegu.

Fernando Diezen ponentzia

The cocktail Analysis-ek  Televidentes 2.0  izeneko txosten interesagarria argitaratzen du. WEB TV mintegiaren baitan Fernando Diezek aurkeztu zuen ponentzia txosten horretan oinarritzen da.
Irakurri nahi baldin baduzu hemen daukazu:

http://www.slideshare.net/TCAnalysis/televidente-2012-informe-ejecutivo

Juan Varelaren ponentzia

Mediathink  Consultores-eko burua den Juan Varelak, Web TV mintegian aurkeztu zuen ponentziaren bi powerpointak honekin batera dauzkazu.
Lehenaren izenburua zen "El futuro de la TV"
Eta bigarrena aldiz Londreseko Joko Olinpikoak hartu zituen aztergai.
Interesgarriak eta datuz beteak biak.


Bestetik, Juan Varelaren hitzaldia Gorka Palazioren blogean aurkituko dituzu: http://www.palazio.org/


Zertifikatua

Web TV  Mintegiaren agiria nahi duenak idatzi dezala mezu bat helbide honetara:edorta.arana@ehu.es

Bizia

Dena prest genuen eta espero genuen bezala joan zen. Ikasgelan ikasle, irakasle eta hainbat profesional eta parez pare Juan  Varela (Periodistas 21) eta Fernando Diez (The Cocktail Analysis).
Biek ala biek ondo prestatutako aurkezpenak eta interesez beteriko diskurtsoa.


lunes, 10 de diciembre de 2012

Izen-ematea

Web TVn parte hartu nahi baldin baduzu, eman izena honako helbidean: http://www.barrabarra.eu/events/buy/381
Parte hartzaileek jardunaldiaren amaieran diploma jasoko dute.

Egitaraua

Abenduaren 19a (Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatea; 18. gela)

9:30-9:45 Aurkezpena

9:45-11:15 Juan Varela-Periodistas 21
 - Komunikabideen merkatu berriak
- Telebista formato berriak
- Londreseko Joko Olinpikoak: multimediatasun eredua

11:15-11:45 Atsedenaldia

11:45-13:15 Fernando Diez-The Cocktail Analysis
 - Ikus-entzunezkoen erabilera berriak
 - Televidentes txostena

13:15 Amaiera