lunes, 29 de noviembre de 2010

Izen-ematea

Mintegia gela txiki batean egingo da (Gizarte eta Komunikazio Zientzietako eraikinaren lehen solairuan, 7. gelan) eta, beraz, joan ahal izateko izena eman beharra dago, aldez aurretik.

Izena emateko Patxi Azpillagari idatzi (patxi.azpillaga@ehu.es) eta honako datuak eman:
- izen-abizenak
- lan-tokia edo ikasten ari zarena
- telefonoa
- emaila
- goiz eta arratsaldeko saioetara joateko asmoa eta doaneko luntxerako erreserba

Abenduaren 10 baino lehen helduko diren eskaerak bideratuak izango dira.

Egitaraua

Hau da Web TV mintegiaren egutegia

9:00-9:10 Aurkezpena

9:10-9:50 Matilde Delgado.
GRISS taldea

9:50-10:30 Juan Varela
Periodistas XXI

10:30-11:00 Atsedenaldia

11:00-11:50 Gilles Drew
RTL Group

11:50-12:20 Jordi Sanchez-Navarro
Universitat UOC

12:20-13:00 Eztabaida

13:00-14:00 Bazkaria

14:00-14:10 Aurkezpena

14:10-14:50 Iñako Gurrutxaga
EITBcom-eko edukien sailekoa

14:50-15:30 Rhodri ap Dyfrig eta Elin H. Gruffydd Jones
University of Aberystwyth

15:30-16:00 Atsedenaldia

16:00-16:40 Ricardo Villa
Director Medios Interactivos RTVE

16:40-17:20 Marc Mateu
Continguts Multiplataforma TV3

17:20 Amaiera

Primerako partaideak

Ikerketa mundutik ala profesionaletik etorritako partaideak izango dira mintegian:

- Marc Mateu: Area de continguts multiplataforma TV3
- Ricardo Villa: Director Medios Interactivos RTVE
- Iñako Gurrutxaga: EITBcom-eko edukien saileko arduraduna
- Jordi Sanchez-Navarro. Universitat Oberta de Catalunya
- Matilde Delgado: GRISS ikerketa taldea
- Gilles Drew. RTL Group
- Juan Varela: Periodistas XXI
- Rhodri ap Dyfrig eta Elin Haf Gruffydd Jones: University of Aberystwyth (Gales)

Mintegia zertaz den

Web TV
Interneteko telebistari buruzko mintegia

Ikus-entzunezkoen eskaintza eta erabilera berriei buruzko informazioa trukatzeko eta eztabaidatzeko gunea izango da mintegia. Interneten aroan, telebistaren lan egiteko erak, edukien formatoak eta programazioak eta hauek gizarteratzeko moduak aldatu egin dira zeharo.

Ekitaldi parte hartzailea eta bizia izango da eta bertan telebista eta Interneteko esperientzia berri zehatzak azalduko dira.

Telebista interneten garaian

Interneteko telebista gai modura hartuta, 2010eko abenduaren 14an, egun beteko jarduna izango dugu Gizarte eta KomunikazioZientzien Fakultatean (Leioa).
Ikus-entzunezko eskaintza, erabilera eta produktu berriak aztertu ahal izango  ditugu, punta puntako profesionalen eskutik.